Lana

migas


13-03-14

Udaleku eta kanpaldietan lan egiteko deialdiak jasotzen ditugu hemen. Botaiozu begirada bat, seguru aurkituko duzula deialdi interesgarririk!!



12-12-10

Asteburuetan egunkarietan argitaratzen diren iragarkien bilduma duzu hemen, ikasketa mailaka edo lan arloka banatuta, astelehenero berriztuta. Kontsultatu hemen egunkarietako lan eskaintzen dosierra.



12-10-03

Aretxabaletako udalak hainbat lanpostu bete nahi ditu: harreragileak (3 pertsona) eta liburuzain laguntzaileak (2 pertsona). Epea: urriak 5.

Harreragileak Arkupe kultura etxerako, aldi baterako, lan jardun osorako langile bat eta egun erdirako bi pertsona.
Baldintzak: eskola graduatua edo baliokidea eta 2. hizkuntza eskakizuna.
Epea: urriak 5.
Oinarriak

Liburuzain laguntzaileak. 2 pertsona egun erdiz kontratatu nahi dira.
Baldintzak: batxilergoa, LHII edo baliokidea, 3. hizkuntza eskakizuna.
Epea: urriak 5.
Oinarriak



12-09-10

Arrasateko Udalak hainbat postu bete nahi ditu: euskaltegiko irakasleen lan poltsa eta galdaragina. Epea: irailak 14.
Oinarriak



12-09-06

Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI Fakultateak, berehala eta aldi baterako lanean hasteko Ikus-entzunezko komunikazioan edo Kazetaritzan lizentziaduna behar du, Ikus-entzunezko komunikazioa graduan jardunaldi partzialean aritzeko.
Beharrezkoa da:  telebistako albistegien ezagutza, Final Cut edizio programaren ezagutza. Doktoreak lehenetsiko dira.

Epea: bidali CV irailaren 7rako helbide honetara: jaristi@mondragon.edu

Deialdia



12-06-12

Antzuola. Uztailaren 2tik 12ra egingo diren udaleku irekietarako begirale bat behar da. Baldintzak: euskaraz jakitea. Baloratuko da: begirale titulua izatea eta esperientzia. Epea: ekainak 18. Info+.

Elgeta. Uztailaren 2tik 27ra egingo diren udalekuetarako begiraleak behar dira. Baldintzak: 18 urte beteta izatea, euskal hiztuna izatea. Lan ordutegia 8:30etik 13:30era. Baloratuko da: euskara maila, esperientzia. Soldata gordina: 850 euro. Epea: ekainak 18. Info +

Begiraleak. Txatxilipurdi Elkartea. Uztailean udaleku itxi zein irekietan lan egiteko begiraleak behar dira. Epea: 18 urte beteta izatea eta euskara jakitea. Epea: maiatzaren 11a.

Koordinatzailea. Beroa elkartea (Gipuzkoako Harrera Familien elkartea). 2012ko uztailaren 20tik 29rako udalekuetarako koordinatzailea. Baldintzak: begirale eta zuzendari titulua, gizarte arloetan esperientzia, euskara menperatzea, B1 karneta. Epea: martxoak 30.


Begiraleak eta koordinatzaileak. Ekin Bil Errenteriako udalekuetan lan egiteko, aisialdiko begiraleen eta Koordinatzaileak behar dira. Baldintzak: euskara maila, titulazioa eta eskarmentua aisialdian. Epea: apirilaren 20a.


Begiraleak. Irun. Baldintzak: 18 urte izan edota lanaldia hasi baino lehen betetzea, euskara maila ona izatea. Epea: martxoaren 25a.

Koordinatzaileak eta begiraleak. Zumaiako Udala. Koordinatzaile posturako ezinbestekoa da begirale titulua izatea. Epea: martxoaren 27a.

Lanpostu hauek eta gehiago gipuzkoagazteria.net/uda webgunean.

Deialdiak zure mugikorrean jaso gura badituzu, harpidetu hemen.



12-03-12

Bergarako Udalak Turismo eta museoko teknikaria behar du, aldi baterako. Baldintzak: Filosofia eta Letretan Lizentzia (Geografia eta historia arloan), 4.HE. Epea: martxoak 16.

Oinarriak eta eskaera orriak.



12-01-24

Arrasateko Udalaren udaltzainen plantilan aldi baterako lan beharrak betetzeko lan poltsa osatu nahi da. Baldintzak: eskola graduatua, LHI edo baliokidea, B gidatzeko baimena, euskararen 2. HE. Epea: urtarrilak 27.
OINARRIAK



12-01-12

Arrasateko Udalaren gizarte ongizate saileko buru postua bete nahi da, bitartekotasunez. Baldintzak: lizentziaduna zuzenbidean, zientzia politikoetan, enpresa edo ekonomia zientzietan, merkataritzako intendentea edo aktuarioa; euskararen 3. hizkuntza eskakizuna.
EPEA: urtarrilak 17. Interesatuak urtarrilaren 17an bertan aurkeztu beharko dute lehen froga egin eta aurkeztu beharreko txostena aurkezteko.
OINARRIAK



11-11-21

Gabonetako parkeetan lan egiteko eskaintzak:

 

Arrasaten

Arrasaten, urtarrilaren 3, 4 eta 5ean (goizez eta arratsaldez) ospatuko den gabon parkean lan egiteko begiraleak behar dira.
Izena emateko epea: abenduaren 7arte.
Bidali zure kurrikuluma kultura@txatxilipurdi.com helbidera edo Txatxilipurdi, Nafarroa etorbidea 23. 20500 ARRASATE
Tel: 943795446 (Ainara)

Eskoriatzan

Abenduaren 28an eta 29an Eskoriatzan izango den Gabonetako parkerako begiraleak behar dira.
Baldintzak: euskera jakitea ezinbestekoa da.
Baloratuko da:
1. Haurrekin izandako esperientzia
2. Eskulanak eta tailerrak jakitea
Izena emateko epea: azaroaren 30a.
Bidali curriculuma gazteria@eskoriatza.net edo utzi kurrikuluma kultur etxean dagoen Gazteria Zerbitzuan.
Informazio gehiago: gazteria@eskoriatza.net edo 943714688 (Maider)

 

Beste eskaintza batzuk

Eskiatzeko lan eskaintzak



11-07-18

Arrasateko Udalak hainbat postu bete nahi ditu: informatika laguntzailea eta AUKEAko mantentze lanetako arduraduna.

Informatika languntzailea: Kulturateko informatika gelan aritzeko. Baldintzak: informatika LHII edo baliokidea, 3. hizkuntza eskakizuna. Epea: uztailaren 28a.
OINARRIAK

Mantentze lanetako arduraduna: AUKEA kirol erakundeko kirol instalakuntzen mantenuaz arduratuko dena. Baldintzak: batxilergoa, LHII edo baliokidea.
Epea: uztailaren 28a.
OINARRIAK



11-06-27

Arrasateko Udalaren Emakume Sailak dinamizatzaile bat behar du, bitarteko funtzionario izaeraz, lanpostuaren titularra aldi batez ordezkatzeko udal batean kargu publikoa betetzen duen bitartean.
BALDINTZAK: unibertsitate diplomatura, 3. hizkuntza eskakizuna.
EPEA: ekainaren 30a.
OINARRIAK



11-05-10

Arrasateko Udalak hainbat postu finko bete nahi ditu 2011an: 2 administrari, 2 gizarte langile, 4 udaltzain, ehorzlea, administrari laguntzailea (ezintasunezko txanda).
Lanpostu bakoitzak baldintza espezifikoak ditu.

Izena emateko epea: ekainaren 3a.
OINARRIAK ETA IZENA EMATEKO INPRIMAKIAK



11-03-02

Txatxilipurdi Elkarteak udan antolatzen diren udaleku itxi eta irekietarako begiraleak behar ditu (Arrasaten nahiz Euskal Herrian). Baldintzak: 18 urte edo gehiago izatea, euskara jakitea, Txatxilipurdik antolatzen dituen begirale formazio saioetara etortzea. Baloratuko da: begirale titulua izatea, ikasketak, esperientzia, lanerako prestutasuna, bizilekua.

Epea: maiatzaren 6a.

Informazio zabalagoa eta izen emate fitxa.



11-02-28

Eskoriatzako Zaharren Egoitzarako erizain kudeatzailea behar du. Baldintzak: erizaintzan diplomatua, EGA edo parekidea. Deialdian parte hartu gura baduzu, Kurrikuluma bidali behar duzu Zaharren Egoitza. Gaztaņadui kalea, 22. 20540 Eskoriatza helbidera. Epea: martxoaren 4a.
OINARRIAK



11-02-28

Eskoriatzako Zaharren Egoitzak erizain kudeatzailea behar du. Baldintzak: erizaintzan diplomatua, EGA edo parekidea. Deialdian parte hartu gura baduzu, Kurrikuluma bidali behar duzu Zaharren Egoitza. Gaztaņadui kalea, 22. 20540 Eskoriatza helbidera. Epea: martxoaren 4a.
OINARRIAK



11-02-28

Arrasateko Udalean aldi baterako lan beharrak betetzeko lan poltsa osatzeko deialdia. Baldintzak: batxilergoa, LHI edo baliokidea eta gidatzeko B1 baimena. Epea: martxoaren 4a. 
OINARRIAK



11-02-28

Biztanleen harreta zerbitzuan aldi baterako lan beharrak betetzeko lan poltsa osatzeko deialdia egin du Arrasateko Udalak. Baldintzak: batxilergoa, LHI edo baliokidea eta 3.HE. Epea: martxoaren 4a. 
OINARRIAK



11-01-18

Aldi baterako (amatasun baja) betetzeko deialdia egin du Arrasateko Udalak.
BALDINTZAK: Medikuntza, Soziologia, Psikologia edo Pedagogiakolehen hiru ikasturteak gainditurik edukitzea, edo Maisu, Gizarte Laneko diplomatura eta Gizarte Hezkuntzako diplomadun titulua.
3. Hizkuntza eskakizunaren pareko jakintza.
EPEA: urtarrilaren 21a.
OINARRIAK



11-01-11

Guztira 1515 lanpostu eskainiko dira, maisu-maistren, bigarren hezkuntzako irakasleen, hizkuntza eskola ofizialeko irakasleen eta musika eta arte eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa prozeduran.

Epea: Urtarrilaren 11tik 31ra.

Informazio gehiago: EPE 2011



10-11-15

Arrasaten, urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo den Txikilandia gabonetarako parkean lan egiteko begiraleak behar dira.
Lan jarduna: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Kurrikuluma bidaltzeko: Kultura@txatxilipurdi.com edo Txatxilipurdiren egoitzara bidali, Nafarroa etorbidea, 23. 943795446 (Ainara)
Epea: azaroak 30.

Eskoriatzan abenduaren 29an eta 30ean egingo den parkerako begiraleak  behar dira. Baloratuko da: haurrekin izandako esperientzia, eskulanak egiten jakitea, eskalada egiten jakitea.
Kurrikulumak bidaltzeko epea: azaroak 30.
Informazio zabalagoa: gazteria@eskoriatza.net edo 943714688 (Maider)



10-09-14

12-17 urte arteko gazteekin Gazte Txokoetan lan egiteko hezitzaileak behar dira. Arratsaldetan 4 orduz, eta martitzenetik zapatura arteko lan jarduna. Baloratuko da: Arrasate edo ingurukoa izatea, aisialdian esperientzia eta irakasle ikasketak, gizarte hezkuntza ikasketak edo antzekoak izatea (gutxienez batxilergoa) eta euskalgintzaren ezagutza.
Informazio gehiago jasotzeko eta kurrikulumak bidaltzeko
Txatxilipurdi, 943795446 edo gazteak@txatxilipurdi.com



10-09-07

AED elkartearen gazte sailerako dinamizatzailea behar da. Egun erdiko lan jardunaz, sei hilabeterako behar da pertsona bat.

Baldintzak: 30 urtetik behera izatea, euskara jakitea, redtrabaja webgunean izena emanda egotea. Arrasatearra edo ibarrekoa izatea hobetsiko da.

Elkarrizketak iraila bukaeran egin gura dira, urrian lanean hasteko.



10-07-30

Lana bilatzeko baliabideen gida argitaratu berri du Udaleko Enplegu Sailak. Bertan aurkituko dozu lana bilatzeko jakin beharreko guztiak, zerbitzuak, eskaintzak, programak, dirulaguntzak...

Lana bilatzeko baliabideen gida.



10-07-13

Oņatiko Udalak, aldi baterako gazteria teknikari postua bete nahi du, gaztelekuko arduraduna izango dena. Baldintzak: diplomatura gizarte zientzietan edo parekoa, euskararen 3.HE.
EPEA: UZTAILAREN 21.
OINARRIAK hemen.



10-06-14

Mondragon Unibertsitateak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZIn) lan egiteko hainbat irakasle behar ditu. Lanpostuak arlo hauetan dira:
- HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA. Bi lanpostu.
- HAUR HEZKUNTZA. Bi lanpostu.
- GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN DIDAKTIKA. Bi lanpostu.
- DIDAKTIKA OROKORRA. Lanpostu bat.
- IKT-AK ETA HEZKUNTZA. Lanpostu bat.
- HEZKUNTZA BEREZIA. Bi lanpostu.

Eskakizunak:
- Psikopedagogia edo hezkuntza zientziak ikasi izana. Hizkuntzaren didaktika eta literaturaren didaktikaren kasuan, euskal filologia.
- Hezkuntza arautuan eskarmentua.
- EGA.
- Doktore izatea eta atzerriko hizkuntzak jakitea baloratuko da.

BIDALI ZURE CV-A EKAINAREN 16A BAINO LEHEN jon_aristi@huhezi.edu helbidera.



10-05-31

Landa ingurunean teknologia berrien hedapenerako pertsona bat behar dute, sei hilabeterako, luzatzeko aukerarekin. Baldintzak: goi edo erdi mailako ikasketak, landa eremuaren ezagutza, teknologia berrietan trebatua, gidatzeko baimena eta kotxea, euskara. Epea: ekainaren 4a.
Deba Garaia Elkarteak egindako deialdia da. Bidali kurrikuluma Deba Garaia Elkartea, Urteaga, 21. Bergara. mkdebagaraia@euskalnet.net



10-05-28

Arrasateko Udalerako oposaketa deialdi librea, erizainen lan poltsa osatzeko.
Baldintzak: erizaintzako diplomaturaren edo osasun laguntzaile teknikoaren titulua, 3.HE.
Lan poltsan izena eman nahi duenak, zuzenean jo behar du Kulturatera, ekainaren 2an, asteazkena, goizeko 10etan.
OINARRIAK.



10-05-10

Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinetan lan egiteko administrarien, administrari laguntzaileen eta menpekoen kidegoetako hautaketa prozesua. Izena emateko epea: maiatzaren 26a baino lehen.

Oinarriak eta galdetegiak hemen.



10-05-04

Pertsona bat  behar da lanaldi osorako. Betebeharrak: administrari ikasketak, kontabilitate eta fiskalitate arloan lan esperientzia, euskara maila handia. Baloratuko da: euskalgintzaren ezagutza, aurrekontuen kudeaketa, pertsonal arloan esperientzia, Arrasate edo ingurukoa izatea lehenetsiko da.

Interesa edukiz gero bidali curriculuma: idazkaritza@txatxilipurdi.com Txatxilipurdi elkartea. Pablo Uranga 6, behea 20500 Arrasate. Tel.: 943795446



10-05-04

Azken egunak izena emateko!! interesa izanez gero maiatzaren 6a baino lehen aurkeztu behar dozu eskaera. Hainbat postu dira: administrazio orokorreko teknikaria (Gizarte Zerbitzuetako burua), administrazio orokorreko teknikaria (Aukeako gerentea), administraria, 3 gizarte langile, Ingurumen Eskolako irakaslea, 2 liburuzain laguntzaile, obretako ikuskatzailea, 2 udaltzain, BAZeko agentea, ehorzlea, peoia.

Oinarriak.



10-04-20

Bailarako herrietan uztaileko udalekuetan lan egiteko deialdiak:

ARRASATE

Baldintzak: 18 urte edo gehiago izatea, euskara jakitea, formazio saioan parte hartzea. Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak: begirale titulua izatea, ikasketak, esperientzia, lanerako prestutasuna, bizilekua.
Udalekuak: ekainaren 28tik uztailaren 23ra. Adina: 2-10 urte.
Epea: maiatzak 7.
Izena emateko: izen emate fitxa Txatxilipurdi elkartera bidali behar da.
Pablo Uranga 6, behea. 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
haurrak@txatxilipurdi.com
943795446 (Arantza edo Mirari)

ARAMAIO

Baldintzak: 17 urte beteta izatea. Baloratuko da: begirale titulua, magisteritza ikasketak, EGA, umeekin esperientzia, Aramaiokoa izatea.
Epea: maiatzak 7.
Izena emateko: Ludotekan, 945445374, Ana Muņoa. kulturetxea@aramaio.org

ARETXABALETA

Baldintzak: 18 urte beteta izatea eta euskara jakitea. Baloratuko da: ikasketak eta arloan lan esperientzia izatea.
Udalekuak: Uztailaren 2tik 23ra. Adina: 2-14 urte.
Epea: apirilak 30.
Izena emateko: gazteria@aretxabaleta.net

BERGARA

Udalekuak: uztailaren 1etik 23ra.
Izena emateko: Agorrosingo ludotekan 17:00etatik 20:00etara.

ESKORIATZA

Baldintzak: 18 urte beteta izatea eta euskara jakitea. Baloratuko da: ikasketak eta arloan lan esperientzia izatea.
Udalekuak: Uztailaren 5etik 23ra. Adina: 2-14 urte.
Epea: maiatzak 7.
Izena emateko: gazteria@eskoriatza.net

OŅATI

Baldintzak: 18 urte eta euskara maila. Baloratuko da: begirale titulua, ikasketak, eta arloan lan esperientzia izatea.
Udalekuak: uztailaren 1etik 30era. Adina: 4-10.
Epea: apirilak 28.
Izena emateko: izen emate orria bidali
Oņatiko Udala, Euskara Zerbitzua
Foru Enparantza, 1. 20560 Oņati.
Tel. 943780411



10-03-29

Uztailean Txatxilipurdi euskara elkarteak antolatutako udalekuetan begirale bezala lan egin nahi? Baldintzak: 18 urte edo gehiago izatea, euskara jakitea, Txatxilipurdik antolatzen dituen begirale formazio saioetara etortzea.
Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak: begirale titulua izatea, ikasketak, esperientzia, lanerako prestutasuna, bizilekua.
Bidali izen emate fitxa Txatxilipurdira maiatzaren 7a baino lehen.

Txatxilipurdi elkartea. Pablo Uranga 6, behea. 20500 Arrasate (Gipuzkoa) haurrak@txatxilipurdi.com edo 943795446 (Arantza edo Mirari)



10-03-29

Premia berezia duten haurrekin lan egiteko pertsona bat behar da.
Lanpostua betetzeko kontuan izango diren irizpideak: ikasketak, esperientzia, lanerako prestutasuna eta bizilekua.

Bidali lehen bailehen zure kurrikuluma Txatxilipurdi elkartea, 943795446 haurrak@txatxilipurdi.com  



10-03-15

Europako Inbertsio Bankuan (Luxenburgo), ekainetik irailera, administrazio lanetan laguntza orokorrak emateko, 17-25 urte arteko ikaslea izatea. Epea: martxoaren 31a. Deialdia



10-03-15

Eures, Europar Ekonomi Elkarteko herrialdeetako enplegu zerbitzu publikoek osatzen duten sareak, aldiro lanpostuak osatzeko deialdiak egiten ditu. Oraingoan  besteak beste, postu hauek bete nahi ditu:

FINANTZA ETA EKONOMIAN PRAKTIKAK ERRESUMA BATUAN - Epea: martxoak 24

EKONOMIAN EDO LOGISTIKAN UDAKO LANA FINLANDIAN - Martxoak 31

JAPONIERA/INGELESA/GAZTELERA ITZULTZAILEA ALEMANIAN - Apirilak 1

HEZITZAILEA JATORRIZ ESPAINIARRA ALEMANIAN - Apirilak 1

GAZTELERA/INGELESA IRAKASLEA TXIPREN

UDARAKO INFORMAZIO LAGUNTZAILEA ERRESUMA BATUAN



10-03-15

Horbel Kooperatiba Elkargoak Gazte Informazioan lan egiteko profesional bat behar du. Baldintzak: Kazetaritza ikasketak, tresna informatikoen erabileran esperientzia (edizio programak, internet,etab.), euskaraz hitz egiteko eta idazteko gaitasuna, lan taldean lan egiteko gogoa, haur, nerabe edo gazteekin lan esperientzia. Epea: Martxoak 22.

Kurrikuluma bidaltzeko: info@horbel.org edo deitu 688682290 telefonora 9’30 – 13’30.



10-03-15

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak zuzentzaile bat behar du bere Terminologia Sailerako. Itzulpengintzan edo hizkuntzalaritzan esperientzia sendoa duen profesional bat behar da. Epea: martxoak 18. Deialdia.



10-03-15

Gaikako Parkeek laster irekiko dituzte ateak eta lanpostu ugari eskaintzen dituzte udarako:

DISNEYWORLD. FLORIDA. Martxoaren 24ra arte bidal dezakezu zure eskaera. CVa bidali arnau.soy@gencat.cat  edo eures-barcelona.soy@sepe.es helbideetara.


TERRA MITICA. BENIDORM. Eskaerak aurkezteko epea: martxoak 30.

WARNER. MADRIL.

PORT AVENTURA. TARRAGONA. Martxoaren 26an irekiko dute.

ISLA MAGICA. SEVILLA. Apirilaren 3tik aurrera.

DINOPOLIS. TERUEL. Apirilean irekiko dute. Bidali zure CVa info@dinopolis.com  helbidera.



10-03-15

Aretxabaletako Loramendi Euskara Elkarteak dinamizatzailea behar du, herriko hainbat proiektu dinamizatzeko. Baldintzak: euskalduna izatea, dinamizatzeko gaitasuna, ofimatika ezagutzak.

Bidali zure kurrikuluma loramendielkartea@gmail.com helbidera martxoaren 22a baino lehen.




Gazte Bulegoko Twitterra


RssGoogle+Facebook
TwitterTuenti


Arrasateko Gazte Bulegoa | Biteri kalea 3 | 20500 Arrasate, Gipuzkoa | tel: 943 252065