
Besterik |
|
13-04-04
Eguenero, 22:00etan Gaztetxean, 5 euro. Eta guk 2 sarrera ditugu zozketatzeko!! idatzi iruzkina, bidali mezua gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net edo deitu 943252065. Eguen goizean egingo dugu zozketa
Maiatzeko emanaldiak:
maiatzak 9, Huts Teatroaren "Publikoari Gorroto".
Maiatzak 16, Iban Nikolai (Didgeridoo king). Maiatzak 23, The Capaces. (Kataluniako hardcore punk). Ekainak 6, Fiachras (Bergara-Lazkao, folk).
12-09-06
Urrian hasiko da Kooltur Ostegunak ekimena, baina irailean, motorrak berotzen hasteko, kooltur asteburua antolatu da irailaren 21 eta 22rako. Irailak 21ean, Lobo Eléctrico eta Nuevo Catecismo Católico, 22:00etan. Irailaren 22an, Iheskide eta Maconak, 22:00etan.
12-06-14
Badago non aukeratua asteburu honetan Arrasaten:
Urban festa. Gazte Txokoek ostirala eta larunbaterako antolatu dute. Ostirala, arratsaldeko 19:00etan X Kirolen bideo lehiaketako sari banaketa Gaztegunean. Larunbatean, 17:00etatik aurrera, urban festa.
Bertso emanaldia. AEDk antolatuta. Ostiralean, ekainaren 15ean, gaueko 22:00etan Monterronen.
Arrasate Musikaleko kurtso bukaerako kontzertua, ostiralean, ekainaren 15ean, Amaia Antzokian, arratsaldeko 18:30etan hasita.
Azoka. zapatuan, Seber Altube plazan 9:00etatik 14:00ak arte. Oraingoan Arrasaten bizi diren etorkinak beraien herrialdeetako azokak nolakoak diren erakutsiko dute, eta beraien herrialdeetako jakiak prestatuko dituzte.
Ttak eguna.
Erraldoien konpartsaren entsegua kalean. Goizean 13:00etan entsegua Jokin Zaitegi plazan. Arratsaldeko 18:00etan Seber Altube plazan sahieskia eta materiala salgai.
Sorgin gaua. Gaueko 22:00etan Monterronen, akrobaziak, ipuin kontalariak, batukada, suzko ikuskizunak... apo, suge, erratz, edabe...
Kontzertua, 23:00etan herriko plazan, kontzertua Mary May + Governors.
12-05-28
Martitzenean, arratsaldeko 19:30etan herriko plazan, Deustun gertatu den hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo da, Emakumeei erasorik ez lemapean.
12-05-21
San Juan jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura Sailak. Teknika librea, neurria 50 x 70, formatu bertikalean, derrigorrezko testua: "2012 SAN JUAN JAIAK ARRASATE". Saria, 750 euro. Epea: maiatzak 25.
Oinarriak
12-04-17
Garapen bidean dauden herrialdeetan udan egonaldiak egiteko programa da Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Amerika, Asia eta Afrikan. Guztira 100 gazte, 20 eta 31 urte artekoak. Eusko Jaurlaritzaren kontu da bidaia-gastuak (joan-etorrikoak), bisa, asegurua. Parte hartze duen pertsonaren kontura da: 90 euroko kuota ordaindu beharko diote hartuko dituen GKEari.
Epea: Martxoaren 31tik apirilaren 19ra.
AUZOLANDEGIAK
18-30 urte arteko gazteei zuzendutako programa da auzolandegiena. Udako hilabeteetan 10-15 eguneko egonaldiak egiteko. Euskadin zein nazioartean.
Epea: apirilaren 24an goizeko 9:00etatik aurrera.
UDATXOKO Udarako begirale lan eskaintzak, udalekuak, kanpaldiak, auzolandegiak, bidai solidarioak… plan guztiak udatxoko atarian.
12-04-04
Apirilaren 10etik 15era ekintza bereziak Erdialdeko Gaztegunean. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera:
Apirilak 10: zirko eguna: malabarak, ekilibrio zintza, kariokak... Apirilak 11: bertso afaria (arratsaldeko 19:00etan irekiko da gaztegunea. Izena emateko azken eguna apirilak 1 (prezioa 5 euro). Apirilak 12: Graffiti eguna. Apirilak 13: Sorkuntza desafioa. Apirilak 14: Kontzertua eta futbolin txapelketa Apirilak 15: Mihiluze txapelketa
Eta honetaz gain Getariako Askizu aterpetxera 3 eguneko irteera!!
12-02-15
Arrasatetik hainbat lekutara joateko autobus ordutegiak aurkituko dituzu hemen, era erraz batean aurkitzeko.
12-01-24
Berdintasun sailak, martxoak 8ko egitaraua iragartzeko kartel lehiaketa deitu du. Edozeinek har dezake parte. Neurria 50 x 70. Derrigorrezko textua: "Feminista naiz eta harro nago" eta "Martxoak 8". Lanak aurkezteko epea: otsailak 17.
Oinarriak
12-01-12
Liburutegiak antolatuta, literatur solasaldiak hasiko dira. Urtarrila, otsaila eta martxoko azken eguaztenetan, 18:00etatik 20:00ak arte Kulturaten Harkaitz Canok zuzendutako zinea eta literatura solasaldiak. Gazteleraz.
Izena emateko: urtarrilak 20.
11-12-06
Abenduaren 9tik 11ra Deba Bailarako asanbladen III. jardunaldiak antolatu dira: hitzaldiak, dokumentalak, kontzertuak, mendi irteera, autoformakuntza, mahainguruak, ... eta gai asko: AHT, tortura, desobedientzia, gaztetxeak, hondakinak...
Deba Bailarako III. jardunaldiak
11-11-28
Emakumeak protagonista ekimenaren 2. elkarrizketa azaroaren 30ean, eguaztena, Kulturateko areto nagusian, arratsaldeko 7etan. Uxue Alberdik Maialen Lujanbio elkarrizketatuko du. Emakume Txokoak antolatua.
11-11-21
Azaroaren 25ean, gaueko 20:00etan Amaia Antzokian, Lac La Belle estatubatuarren + Petti bakarlariaren kontzertua.
Sarrerak ditugu kontzerturako!!
Eman zure izena: mezua bidalita gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net edo telefonoz 943252065.
Egubakoitz goizean egingo dugu zozketa!
11-11-11
12-17 urte arteko gazteentzako azaroko egitaraua:
azaroak, 4, 5, 6: Gaztegune irratia martxan! eta mural erraldoiaren margoketa. azaroak 11,12,13: aritsautza asteburua, sortu zure bitxiak! azaroak 18, 19, 20: musika asteburua, irratia. azaroak 25, 26, 27: gure moda sortzen (kustomizazioa, bitxigintza...)
Bertsoak, musika, antzerkia, fuboloa, mahai jolasak, pin-pona, ordenagailuak, zinea, laburmetraiak, ...
Erdiguneko gaztegunea
11-11-09
Azaroko egubakoitzetan, gaueko 23:30etan, bakarrizketa umoretsuak Iamai kafetegian. Dohainik. azaroak 4, Miki Dkai (Cadiz) azaroak 11, Suso Seca (Soria) azaroak 18, Carola Maldonado (Valentzia) azaroak 25, Jose Rekena (Sevilla) abenduak 2, Miki Maka (Madril)
11-10-17
"Feminismoaren erronkak Arrasaten" kafe tertulia, urriaren 21ean, egubakoitza, 17:00etan Seber Altube plazan. Izena emateko Emakume Txokoa, 943794139 edo emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net
11-10-17
Uztailaren 19an, eguaztenean, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian: antzerkia: "Ogiyik karri etzun semia", Emakume Txokoak antolatuta.
11-07-18
Liburutegiak udarako gomendatzen dituen irakurgaiak eta bideo eta musika gomendioak aurkituko dituzu Biblioporrak gidan, haur, gazte eta helduentzat. Biblioporrak gida.
11-05-24
Argazki lehiaketa antolatu dau Arizmendi Ikastolak. Helburua da erizain laguntzaileen lana goraipatzea da. 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte, eta lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke. Gaia: gure nagusiak: adeitasun handiko lana.
Saria: 4 sari ezberdin: 800 euro (lehen saria), 400 euro (2.saria), 200 euro (publikoaren saria), 800 euro (bildumarik onena).
Epea: ekainaren 20a.
Oinarriak
11-03-02
Gora Feminismoa! lemapean emakumeen eskubideak aldarrikatzeko egitarau zabala: antzerkia domekan, martitzenean kale antzerkia eta manifa, asteburuan artisauen eta nekazarien feria, Takarraran... Hemen Martxoaren 8ko egitaraua.
11-02-01
Ostegunero, gaueko 22:00etan Gaztetxean, Kooltur ostegunak, kontzertu bana eguenero 5 euroren truke.
otsailak 3, Willis Drummond
otsailak 17, El quinteto de la muerte.
10-09-14
Urritik ekainera bitartean, aurtengo literatura solasaldiak izango dira. Euskarazko tertuliak Mikel Ayerbek koordinatuko ditu eta gaztelerakoak taldea Rikardo Arregik. Hilean behin izango dira saioak, 18:30-20:30ak bitartean.
Izena emateko, irailaren 27tik urriaren 15era.
Literatura solasaldiak Arrasateko Udal Bibliotekak antolatuta.
10-09-07
Irailaren 18an, zapatuan izango da Birzikleta azoka. Bertan saldu gura duzun materialik baduzu (bizikleta, patin, patinete, kasko, belozimetro, gurpil, mailot...) materiala bilduko da Udaleko Azoka plazan: irailaren 11an, zapatuan, 11:00-13:00 irailaren 14an eta 16an 11:00-13:00 edo 17:00-19:00 Gogoratu salneurria zuk jartzen duzula.
10-06-14
Uztailean ere izan ero!! tropijaia, surf ikastaroa, izarrak ikustera irteera, eskalada, asteburua mendian, kostara irteerak, igerilekuetara irteerak, afari meriendak, muralak margotu... Ekintzak eta izena emateko orria duzu hemen. Izena emateko: Txatxilipurdi 943795446 gazteak@txatxilipurdi.com
10-06-09
Zatoz Emakume Txokoaren ikasturte amaierako festara!!
Kulturateko areto nagusian, ekainaren 10ean, arratsaldeko 7etan: ospatzeko, konpartitzeko, erakusteko, kontatzeko, gozatzeko...
Aurtengo ikasturtean ikastaroetan partaide izan diren hainbat emakume izango dira protagonistak festa horretan, baita ere, bertara hurbiltzen zareten guztiak.
Gonbidatuta zaudete!
10-05-31
Egin harpidetzak: aldizkari elektronikoan edo SMS zerbitzuan. Aldizkari elektronikoa, ostiralero jaso dezakezu zure posta elektronikoan, bulegoan jaso dogun informazio interesgarrienarekin. Egin harpidetza hemen.
SMS zerbitzuarekin, informazioa zuzenean zure mugikorrean jaso dezakezu: gazte ikastaroak, lana, bekak, deialdiak, sarreren zozketak... egin harpidetza gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net helbidera mezu bat bidalita.
10-04-20
Aurtengo San Juanak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Kultura Sailak:
OINARRIAK:
1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.
2.- Egileak kontuan izan behar du aukeratutako irudia jaietako egitarauaren azalean erabiliko dela. Jai egitarauaren neurria: 28 x 21 cm. Beraz irudia gutxienez neurri horretan aurkeztu behar da.
3.- Teknika librea izango da.
4.- Kartelek derrigorrez textu hau izan beharko dute: 2010 SAN JUAN JAIAK ARRASATE.
5.- Irabazleak 750 €ko saria jasoko du, (kopuru honi PFEZen atxekipena aplikatuko zaio).
6.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
7.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzekaldean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
8.- Kartelak 2010ko maiatzaren 21ean, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztanleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira.
9.- Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.
10.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
11.- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du.
12.- Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta HOGEITA HAMAR EGUNeko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.
13.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du
10-04-13
Garapen bidean dauden herrialdeetan udan egonaldiak egiteko programa. Izena emateko epea apirilaren 7tik maiatzaren 6ra. 20-31 urte arteko gazteei zuzendutako deialdia. Animatu eta lortu ezazu 100 plazetako bat!
10-03-15
Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterrak abian jarri du, hirugarren urtez jarraian, Euskal Herriko gazte amateurrei zuzenduriko erakusleiho handiena: EikenBANK ekimena. Ideien lehiaketa hori ikasle gazteei zuzenduta dago batez ere. Ekimenak formazio prozesuan dauden talentuen eta sektoreko enpresen arteko harreman zuzena bermatzen du. Epea: apirilaren 30a.
10-02-22
Huhezinema laburmetrai lehiaketa. Gai librean, animazioa, fikzioa edo dokumentalak onartuko dira, bideo edo zine formatuan, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak. Gehienez 30 minutuko iraupena.
Lanak jasotzeko epea: martxoaren 12a.
Oinarri guztiak Huhezinema lehiaketako webgunean.
10-02-22
Otsailaren 28an, 12-17 urte arteko gazteentzako ekintzak: pin-pon txapelketa, futbolin txapelketa eta DJ musika. Arratsaldeko 4etatik aurrera Biteri plazan. Zatoz eta primeran pasako duzu!
Zehaztasun guztiak Gaztetxokoen blogean dituzu.
10-01-07
Urtarrilaren 11tik 16ra bitartean, ikastetxeetan eta komertzioetan janari bilketa egingo da: arroza, lekaleak, hegaluzea oliotan, pasta, azukrea eta konpresak, Nubi eta Iesbaa elkarteen eskutik.
Saharara janaria bidaltzeko ere diru bilketa egingo da, 303500809408000064177 kontuan ekarpenak egiteko aukera dago.
09-09-16
Emanaldiak, mendi irteerak, beteranoen martxa, MTB, espeleologia irteerak... Izena emateko Besaide, 943773066
Egitarau zehatza hemen.
09-03-26
Euskadiko Gazteak Lankidetzan: udan, garapen bidean dauden herrialderen batean elkartasun programetan parte hartu gura baduzu, oraintxe duzu aukera. Izena emateko epea apirilaren 7an bukatuko da. 20 eta 31 urte bitartean baduzu, hau da zure aukera!!
Eman izena berandu baino lehen!!
Brigadak: Askapenak martxan ditu aurtengo brigadak. Palestinan, Europan (estaturik gabeko nazioak), Prozesu Bolivariarra eta Jatorrizko Herriak (Abya-Yala). Izena emateko epea: apirilaren 20ra arte.
Auzolandegiak: Eusko Jarularitzak antolatzen dituen auzolandegietan izena emateko epea apirilean zehaztuko dute. Informazioa hemen.
09-03-18
Elikagai subiranotasunaren gaineko jardunaldiak martxoaren 23, 25 eta 26an. Gaiak: - Petroelikagaiak, munduari bira nire hozkailuan. Arrate Corres, Mugarik Gabeko Albaitariak.
- Tokiko alternatibak, eragin globalak. Kontsumo taldeen egoera eta sorrera. Amaia Negro, EHNE, eta Peio Gaio, Elkarsarea. - Elikadura ekonomikoa, osasungarria, eta segurua. Hobeto jan, gutxiago gastatuz. (Saio honek sasoiko produktuekin egindako pintxo dastaketa du bukaeran).Jesus Romero, Bioelikartea.
Egitarau osoa hemen.
08-12-02
Adierazi Emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera; eskuratu pegatak Gazte Bulegoan!
08-10-10
Arrasaten 100 urte baino gehiago lanean dabiltza buruko gaixotasuna duten pertsonekin. Musika tresnaren bat jotzen badakizu, dantzatzen, abesten edota eskulanak egiten, eta hau guztia konpartitu nahi baduzu, gustora hartuko dute zure ekarpena. mondragon.voluntariado@hsjd.es edo 943793900
08-07-24
Anima zaitez uda honetan ATZEGIREKIN, adimen urritasuna duten pertsonekin, BOLUNTARIO modura parte hartzera. Deitu edo utzi zure mezua 943423942 edo arantza@atzegi.org helbidean
[+] Informazio gehiago.

|
|
|