
Interesgarriak |
|
10-09-02
Ikasturte berrian antolatu diren ikastaroen zerrenda osatzen ari gara. Berriak jaso hala eguneratzen joango gara zerrenda gure IKASTAROAK atalean.
10-07-13
Partaideen erdiak arrasatearrak bazarete eta 2010ean lan bat grabatu baduzue, diru-laguntza eskatzeko aukera daukazue, kostuaren erdia, beti ere gehienez 680 euro. EPEA: azaroaren 30a. Oinarriak eta eskaera orriak.
10-06-08
Bitxigintza: uztailaren 6tik 27ra, martitzenetan, 6:30-8:30 Monterronen. Dunixe Royoren eskutik.
Udako sukaldaritza: uztailaren 1etik 22ra, eguenetan, 6:30-8:30, Lanbide Hastapeneko sukaldean. Meritxell Estany-ren eskutik.
Matrikula: 20 euro / 12 euro ikasle edo langabeentzat.
Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net
10-06-02
Ostiralean, ekainaren 4an Ruby Suns taldearen kontzertua Amaia Antzokiko Hall-ean, 20:00etan. Etorri gura duzu gure kontu? Deituiguzu Gazte Bulegora 943252065 edo bidali mezu bat gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net helbidera. Ostiral goizean egingo dugu zozketa.
Zorte on!!
10-06-01
Ekainaren 5a, musika eta aldarrikapen eguna:
12:00: Bertso triki poteoa Biteri plazatik hasita
14:30: Parrilada herrikoia Biteri plazan
17:00etatik aurrera: kontzertuak 12 tabernetan
19:30: Manifestazioa Portaloitik eta ekitaldia Monterronen
23:00: Kontzertua Gaztetxean: Kañeria 13, Show Business, Iheskide, Skarmento.
10-05-31
Ekainaren 6an, domekan, mintzapraktika egitasmoetan dabiltzan Euskal Herriko lagunentzat topalekua izango da Arrasate. Egitaraua: 11:00: ongietorria eta hamaiketakoa Biteri plazan, txalapartariekin eta dantzariekin. 12:00: ibilaldi gidatua, Biteri plazatik hasita. 13:30: kalejira, Portaloi taldeko kantariekin eta trikitilariekin. 14:30: bazkaria herriko plazan (txartelak salgai maiatzaren 31ra arte AEDn, Monten edo Iratin) 15:30: sari banaketa. 16:00: kontzertua eta dantza erakustaldia Kataia talde senegaldarrarekin.
10-05-28
Heldu da Mundumira, munduko kulturen festa Antzuolara! zapatu eta domekan, ekintza ugari zure esku: hitzaldiak, erakusketak, feriak, musika, dantza...
Utzi kotxea etxean eta erabili garraio publikoa.
10-05-12
12-17 urte arteko gazteentzat futbol txapelketa Zaldibarren. Maiatzaren 22an, 16:00etatik aurrera, nesken taldeak eta talde mixtoak lehiatuko dira, sari ederrak irabazteko. Ondoren kontzertua egongo da.
6 pertsonako taldea egin eta eman izena berandu baino lehen Gazte Txokoetan, Txatxilipurdin 943795446 edo Gazte Bulegoan 943252065.
10-05-04
Musakola: hankapalo ikastaroa, 5etatik 8ak arte: lehen urratsak eman eta trebetasuna jasotzeko. Error Larrañaga izango da ikastaroa bideratuko duena.
Erguin: graffitia kanpoko paretan, aste guztian zehar. Patinetean eta arropetan irudiak inprimatzeko aukera ere izango da astean zehar.
10-04-26
Antzerkia, ikasturte bukaerako festa, eta ikastaroak: ipuin kontaketa, bizikletak konpontzea, gorputzaren mugimendu kontzientea lantzea, irrintzi tailerra, emakumeak eta parte hartze politikoa.
Hemen duzu egitarau zehatza.
10-04-20
Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi liburuaren aurkezpena. Gaur, arratsaldeko 7etan Kulturaten, Nunila Lopez eta Myriam Cameros egileen aurkezpena eta ipuin kontaketa.
10-04-13
Ospatu gurekin Gazteentzako Informazioaren Europako Eguna! Apirilaren 15ean eta 16an zatoz Gazte Bulegora interesatzen zaizun informazio guztia dugu zuretzat!
Ostegun eta ostiralean bulegoa musikaz girotuko dugu eta hainbat komiki eta liburu banatuko ditugu gerturatzen zaretenon artean.
10-04-07
Garapen bidean dauden herrialdeetan udan egonaldiak egiteko programa. Izena emateko epea apirilaren 7tik maiatzaren 6ra. 20-31 urte arteko gazteei zuzendutako deialdia. Animatu eta lortu ezazu 100 plazetako bat!
10-03-29
10-12 urte: Askizu (Getaria). 3 txanda: uztailak 1-8 / uztailak 8-15 / uztailak 15-22. 14-16 urte: Kosta ala Josta. Uztailaren 5etik 16ra. Araban hasi eta Gipuzkoako kostalderaino. 12-14 urte: Orio. 2 txanda: uztailak 2-12 / uztailak 12-22.
Izena ematea: maiatzaren 7a baino lehen. Txatxilipurdi Elkartea, 943795446.
10-03-24
Zapatuan, martxoaren 27an Biteri plazan 12-17 urte arteko gazteentzako tailer eta ekintza ezberdinak: balanz zirkuitua, txalaparta tailerra, bitxigintza, hankapaloak, irratia, plantilla tailerra… 16:30etatik aurrera.
18:30ak inguruan perkusio afrikar tailerra Senegaleko jatorria duten Kataia taldeko kideek ikuskizun parte hartzaile bat egingo dute.
Plantilla tailerrean parte hartzeko kamiseta edo serigrafiatu nahi den objekturen bat etxetik ekarri beharko da.
Animatu eta parte hartu!!
10-03-15
Ikus entzunezkoen etorkizuna, telebista sarean. Martxoaren 25ean, eguena, zatoz Goiena telebistako platora eta jarraitu hitzaldia, arratsaldeko 6etatik 8ak arte. Gorka Julio adituaren iritziak, sarean dauden ekimenak eta beste partekatzeko aukera paregabea!
10-03-15
7-13 urte arteko gazteentzako Foru Aldundiak antolatutako udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea: martxoaren 16tik 26ra. Informazio zabalagoa eta izena emateko fitxak Gazte Bulegoan ditugu. Udalekuak on-line.
10-03-12
...eta gazteak etxe barik! etxebizitzaren gaineko jardunaldia antolatu da Gaztetxean asteburu honetarako. 3 egun, 3 eztabaida gai:
- ostirala, martxoak 12, 18:30etan: "Zein da etxebizitzaren egoera?" hitzaldia, Igor Meraren eskutik.
- zapatua, martxoak 13, 18:30etan: “Zer egin dezakegu gazteok? eta zergaitik?” hitzaldia, Bilbaoko Okupazio Bulegokoen eskutik. Irtenbide errealak eta praktika desberdinak.
- domeka, martxoak 14, 18:00etan: “Eta Arrasaten gazteok zer egingo dugu?”, Arrasateko gazteok batu, eta gaiaren inguruan eztabaidatzeko gunea.
10-03-05
Ekintza mordo bat antolatu dira: azoka, Takarraran lasterketa, murala, Anari-ren kontzertua, antzerkia, manifestazioa, hitzaldia, erakusketa...
Hemen Martxoak 8ko egitaraua.
10-02-22
Txalaparta ikastaroa: Astelehenetan (18:00-20:00) eta larunbatetan (11:00-13:00), martxoaren 6an hasita. Ttakun txalaparta taldearen eskutik.
Dantza flamenkoa: Askoa Etxebarrietaren eskutik, martitzenetan, apirilaren 13tik ekainaren 15era, 18:30-20:00.
Argazkigintza: Antonio Murilloren eskutik. Eguaztenetan, apirilaren 14tik maiatzaren 19ra, 18:00-20:00
Matrikula: 20 euro /12 euro ikasle edo langabeentzat. Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net
10-02-22
Gure azken ostegunekin jarraituz, oraingoan irrati libreak azteragai, "irrati libreak gaur egun" mahai ingurua. Gonbidatuak: Hala Bedi, Koska eta Txapa irratiak.
Otsailaren 25ean, 18:00etan Gaztetxean.
10-02-05
Langileentzako nahiz langabeentzako %100ean diruz lagundutako ikastaroen informazioa duzu hemen. Arloak: informatika, diseinua eta multimedia, hizkuntzak, administrazioa, osasuna, giza baliabideak, mekanika, elektronika, soldadura, energia berriztagarriak, mantenimendua, kalitatea, ...
10-01-26
Urtarrilaren 28an, ostegunean, arratsaldeko 6etatik 8etara Kulturateko areto nagusian, wikipediari buruzko xehetasun guztiak: zer da, nola parte hartu,...
Wikipediak 50.000 artikulutik gora ditu euskaraz, zatoz gurekin ospatzera!
10-01-19
Djembe perkusioa: Karidiaren eskutik, eguaztenetan, 6:30-8:00, urtarrilaren 27tik martxoaren 24ra.
Dantza afroamerikarrak. Magdalena Milanoren eskutik. Eguenetan, 6:30-8:00, otsailaren 4tik martxoaren 25era.
Zeramika. Arrasateko Loixe Zeramika taldeak antolatua, hastapen mailako zeramika ikastaroa, otsailean hasteko asmoz. Asteazkenetan, 2 talde: gazteak (6-12 urte) 6:00-7:00 eta helduak 7:00-9:00.
Izena emateko Gazte Bulegoan, 943252065 gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net
10-01-07
EGAko azterketara aurkezteko asmoa baduzu, deialdi irekian izena emateko epea urtarrilaren 11tik 22ra egongo da irekita.
Izena emateko eta informazio zabalagoa eskuratzeko hemen.
10-01-05
Literatura, musika eta filmen gomendioak aurkituko dituzu gida honetan. Haur, gazte eta helduei zuzendutako gomendioak Debagoieneko Udal Liburutegien eskutik.
09-12-14
GOSE + Mery May, abenduaren 26an, gaueko 22:00an Arrasateko Gaztetxean. Sarrerak ditugu zuretzat; hartu parte abenduaren 17a baino lehen Gazte Bulegora deituta 943252065 edo mezua idatzita gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net. Abenduaren 18an jakinaraziko ditugu irabazleak.
Animo ta zorte on!
09-12-03
Gazte Bulegoa itxuraldatzera goaz!! Abenduaren 4tik 11ra itxita egongo da, baina zerbitzua BAZera eramango dugu. Ordutegia:
- abenduaren 4tik 8ra: ITXITA.
- abenduak 9, asteazkena, goizez 11-1 eta arratsaldez 4-7.
- abenduak 10, osteguna: ITXITA.
- abenduak 11, goizez 11-1.
09-11-27
Abenduaren 2an, Sexologia Zerbitzuan, FROGAREN EGUNA egingo da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte. Horretarako, Arabako hiesaren kontrako batzordekideak etorriko dira.
Zergatik egin froga? GIB birusak infektatuta gauden edo ez jakiteko, arrisku praktikak eduki eta sekula analisirik ez badugu egin, GIBa eduki arren badaukatela ez dakiten pertsonek birusa beste pertsona batzuei ez trasmititzeko…
Abenduaren 1a, Hiesaren aurkako nazioarteko borroka eguna dela eta, froga egiteaz gain, aukera paregabea duzu hainbat informazio eskuratzeko: Zer da GIB-aren test azkarra? Zertan datza GIBaren test azkarra? Zergatik egin GIBaren testa? Noiz egin behar da? Zer da “Leiho-aldia”? Zer da emaitza negatiboa? Zer da emaitza positiboa? Zer da GIBak infektatuta egotea? Nora jo?
09-11-23
Zer da #Arrasate mapeatzen? Open Street Map (oms) mundu mailako mapa librea da. Bolondresek egin eta osatutako mapa, gpsetan erabilgarri eta sarean kontsultatu daitekena. Helburua Arrasateko kaleak, eraikinak, tokiak adierazi eta munduari erakustea da.
Noiz? Azaroaren 26an, eguena, arratsaldeko 18:00etan Arrasateko Gazte Bulegoan batuko gara.
Zelan? Ikastaro tailer txiki bat lehenbizi, eta kalez kale ibiliko gara datuak jasotzen, eta paperera pasatzen. Paperetik gero, sarera igoko ditugu datuok. OSM jendeak osatutako mapa da, gps-etan erabilgarri eta sarean kontsultatu daitekena.
Bazatoz? Zu ere etortzea gura genuke. Ikasteko, ikusteko, partehartzeko. Ez da behar beste munduko formaziorik. Zaletasuna nahikoa da. Mapetan aditua edo zaletua bazara, GPSa erabiltzea gustuko baduzu... zer erakutsia be izango duzu. Ziur. Erdu eta ikasi / erakutsi.
Azaroak 26 eguena 18:00>20:00 Arrasateko Gazte Bulegoan
09-11-06
Djembé perkusio ikastaroa. Martitzenetan, 18:30etatik 20:00ak arte, azaroaren 17an hasita, Karidia-ren eskutik.
Bitxigintza. Gabonak bertan dira eta zuk egindako bitxiak oparitzeko moduan zaude!! Eguaztenetan, 18:00etatik 20:00ak arte, azaroaren 25ean hasita, Dunixe Royoren eskutik.
Txarri dantza. Bilatu bikotea eta animatu parte hartzera, Santamasetan plazan dantzatzeko moduan izango zara!! Egubakoitzetan 19:00etatik 20:00ak arte, azaroaren 20an hasita.
Ikastaroetan parte hartu gura badozu, eman izena berandu baino lehen, Gazte Bulegoan, 943252065. Matrikula 20 euro /12 euro ikaslea edo langabea bazara.
09-10-29
Zer da twiter, tuenti, facebook, wolpy, flickr, minube, euskaltube, librofilia, .... hauek eta gehiago, ostegun honetan, arratsaldeko 6etatik 8ak arte Kulturateko informatika gelan. Zatoz!
09-07-24
GARRAIOBIDEA
HEGAZKINAK Hainbat konpainiak zailtasunak izaten dituzte hegaldiak betetzeko, eta horregatik etengabe propozioak ateratzen dituzte. Hegaldien bilatzaile interesgarriak: Bidaiatzerako orduan, egun eta orduetan malgutasuna badugu, askoz aukera hobeak aurkituko ditugu. Hegaldi merkeen bilatzaileak: www.kayak.es , www.trabber.com, www.skyscanner.es, www.whichbudget.com.
TRENA Interraila: Europan zehar bidaliatzeko tren txartela da. Renfe: “Muévete jóven” kanpaina. Eskaintza bereziak ditu Gazte Txartela duten gazteentzat %50eko deskontuak AVE edo distaintzia luzeko bidaietarako. Internet bidez egin behar da erreserba eta joan etorria itxi behar da derrigorrez. Deskontuak baita ere taldean edo familian bidaiatzen dutenentzat ere.
AUTOBUSA www.eurolines.es eta www.busabout.com konpainiek autobusez Europan zehar bidaliatzeko aukera ematen dute, pase ezberdinak dituzte, hainbat ruta egiten dituzte eta norberak gura duen lekuan jaitsi daiteke autobusetik, hurrengoa hartzeko.
AUTOA Autoa partekatzeko: www.compartir.org edo www.europe.hitchhikers.org
ALOJAMENDUA
Aterpetxeak eta hostalak aukera egokia izan daiteke. Baina azken urte hauetan, etxe partikularretan lo egiteko aukera ere badago: www.couchsurfing.com www.hospitalityclub.org, www.intercambiodecasa.es.
DESKONTU TXARTELAK
Ikasle edo irakasle txartelak, aterpetxe txartelak edo Gazte Txartela ateratzeak abantaila asko ekarriko dizkigu.
ASEGURUAK
- Europan bidaiatzeko Europako Osasun Txartela ateratzea oso gomendagarria da. Gizarte Segurantzako bulegoetan atera behar da. On-line ere eskatu daiteke. - Gazte Txartelak ere badu aseguru oso interesgarria. - Bestela hainbat konpainiak gazteentzako aseguru eskaintzak dituzte: o Columbus direct: www.columbusdirect.com o Iati: www.iatiseguros.com (lehen ISISS txartela zena) o Europe Assistance: segurodeviaje.europ-assistance.es o Mapfre: www.mapfre.com o Intermundial: www.intermundial.com
MONETAREN KOTIZAZIOA
Oporlekua aukeratzeko beste kriterio bat izan daiteke txanponaren balioa. Egun, Ingalaterra edo Amerikako Estatu Batuak leku interesgarriak izan daitezke, hegaldi merkeak aurkitzeaz gain, bertako monetak (libera eta dolarra) euroaren azpitik egonda, merkeago atera daitezkeelako oporrak.
09-06-23
Zatoz uztaileko arratsaldetan eta disfrutatu antolatu dugun ekintzekin: graffitiak, skate pista, dantzak, musika, bitxigintza, bidaiak... Biteri plazan uztaileko astearte eta ostegunetan.
Egitaraua
09-05-25
Zer dakizu egiten? erakutsi zure trebetasuna: graffiteroa baldin bazara, edo skaterra, dantzaria, artista, musikaria, edota mundu zabaleko txokoak ezagutu eta aholkurik eman nahi badiozu bidaiatu gura duen beste norbaiti, zure zain gaude!! Bidaliguzu zure proposamena berandu baino lehen gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net edo 943252065 eta erakutsi zure trebetasuna uztaileko arratsaldetan, Gazte Bulegoaren atarian.
09-04-29
Flamenkoa euskaraz: Askoa Etxebarrietaren eskutik, eguenetan, 18:00-20:00, maiatzaren 14an hasita, Kulturaten.
Munduko sukaldaritza: Meritxell Estanyren eskutik, eguaztenetan, 18:00-20:00, maiatzaren 13tik aurrera, Mankomunitatean.
Argazkigintza digitala: Ibai Bengoaren eskutik, astelehenetan, 18:00-20:00, maiatzaren 11tik aurrera, Kulturaten.
Matrikula: 20 euro / 12 euro ikasle edo langabeentzat Izena emateko: Gazte Bulegoan (943252065)
09-04-22
Parte hartu zuk ere antolatu diren ekitaldietan: erakusketa, ipuin kontaketa, munduko kontu kontalariak, literatura solasaldiak... egitarau osoa hemen zure esku!

|
|
|
|
|

|
Arrasateko Gazte Bulegoa | Biteri kalea 3 | 20500 Arrasate, Gipuzkoa | tel: 943 252065 |
|