SEXUALITATEA LANTZEKO IPUIN BILDUMA
4-7 urte arteko gaztetxoekin sexualitatea lantzeko Kili Kontuak ipuin bilduma egin du Sexologia Zerbitzuak, 5 ipuinez osatutako bildumatxoa.
Horietako lehena guraso eta hezitzaileei zuzendurik dago, sexualitatezko edukiak dituzten ipuin eta pasarteen inguruan aritzeko gomendio batzuk biltzen dira bertan. Beste lau ipuinetan sexualitatea modu integral baten lantzen da; emozioak, gorputz jolasak, ugalketa eta familia eredu ezberdinak.
Aurkezpena: azaroaren 9an, 18:00, Kulturateko areto nagusian.
Ipuin kontaketa: azaroaren 9an, 18:30etan Okendoko ludotekan.
Antzerkia: azaroaren 14an, 17:30etan Kulturateko areto nagusian.
Ipuinak Gazte Bulegoan, Sexologia Zerbitzuan, Emakume Txokoan, Elkar megadendetan eta Durangoko azokan salduko dira.
Albistea: Mondraberrin, Goienan