
Txartelak |
Ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketak merkeago egiteko aukera eskaintzen dizute. Txartelak Gazte Bulegoan egiteaz gain, on-line eskuratzeko aukera ere baduzu. ATERPETXE TXARTELA Aterpekide txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai abantailak mundu osoko aterpetxeetan. Gazteentzako aterpetxe txartelaBaldintzak: 14-30 urte. Behar duzuna: NAN, Gazte txartela (baldin baduzu). Prezioa: 5 € / Gazte txartelarekin 2,5 € Helduentzako aterpetxe txartelaBaldintzak: 30 urtertik gorakoentzat Behar duzuna: NAN. Prezioa: 11 € Familientzako aterpetxe txartelaBaldintzak: adin txikiko seme-alabadun familientzat. Behar duzuna: NAN. Prezioa: 22 € Taldeentzako aterpetxe txartelaBehar duzuna: Partaideen zerrenda, Estatutuen kopia. Prezioa: 15 € / dohainik EJko elkarteen zentsukoentzat
IKASLE TXARTELA – ISIC ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Baldintzak: 12 urtetik gora, ikaslea. Behar duzuna: Argazkia, NAN, Matrikula edo zentru homologatuen frogagiria. Prezioa: 6 €
IRAKASLE TXARTELA– ITIC ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan abantailak izango dituzu. Baldintzak: irakaslea izatea. Behar duzuna: Argazkia, NAN, Lan kontratua edo zentruaren frogagiria. Prezioa: 8 €
NAZIOARTEKO GAZTE TXARTELA (Go 25)YTIC txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu. Baldintzak: 26 urtetik behera. Behar duzuna: Argazkia, NAN. Prezioa: 6 €
GAZTE TXARTELA Gazte txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatu espainiarrean eta Europako 34 herrialdeetan eskaintzen dizkizu abantailak. Baldintzak: 14-30 urte arteko gazteentzako Iraupena: 4 urterako balio du Prezioa: 5 euro
Beste batzukKanpista txartelaDone Jakue bidearen lagunak Lurraldebus
Lurraldebus Gipuzkoako autobusetan ibiltzeko txartela da. Hainbat hobari eskuratzeko aukera.- Gazteak: 10-24 urte arteko gazteak, %20ko hobaria kargatzean.
- Adinekoak: 65 urtetik gorakoak, %20ko hobaria kargatzean.
- Ezinduak: %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna. %20ko hobaria kargatzean.
- Sozialak: oinarrizko errentaren hartzaileak. %100eko hobaria kargatzean.
- Familia ugariak: maila orokorreko eta bereziko familia ugariak. %25 eko et %50eko hobariak hurrenez hurren.
Behar duzuna:4 euro, NAN kopia, enpadronamendu agiria, argazkia behar dituzu. Non eskuratu: • Sagasta Estankoa. Olarte kalea, 19. 943771297 • Alegria Estankoa. Zerkaosteta kalea, 4 • Valentin Arana Estankoa. Kontzeziño kalea, 12. 943798638 IT txartelaIT Txartela tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko ezaguerak egiaztatzen dituen sistema da. Non eskuratu: KZgunean. Otalora Lizentziaduna kalea, 10. 20500 Arrasate. Tel. 943793554 ONA txartelaONA txartela, Osasun Nortasun Agiriak, egungo osasun txartel indibiduala ordezten du.Non eskuratu: KZgunean. Otalora Lizentziaduna kalea, 10. 20500 Arrasate. Tel. 943793554 HTE txartelaHTE txartela, herritarren txartel elektronikoa. Txartelak administrazioan hainbat izapidetze egiteko aukera ematen du: udalak (errolda kontsultatzea, liburuak erreserbatzea, eta abar), Foru Aldundiak (errenta aitorpena, diru laguntzen eskaera...), Eusko Jaurlaritza (Langain eta Etxebiden izena ematea, jaiotza ziurtagiriak...), eta estatuko erakundeak (norberaren laneko historiala, gidabaimeneko puntuak kontsultatzea...).Non eskuratu: KZgunean. Otalora Lizentziaduna kalea, 10. 20500 Arrasate. Tel: 943793554 LoturakAlbisteak
|
|
|
|
|

|
Arrasateko Gazte Bulegoa | Biteri kalea 3 | 20500 Arrasate, Gipuzkoa | tel: 943 252065 |
|