Atzerria


Ikasi

Lan egin

Europar programak

Bidaiatu

Loturak

Albisteak


IKASI

Atzerrian ikasteak aukera emango dizu hizkuntza berrietan trebatzeko, kultura ezberdinak ezagutzeko, lagun berriak egiteko eta curriculuma osatzeko. Kalitatezko informazioa izateak aukera egiten lagunduko dizu eta esperientzia aberasgarriagoa eskainiko dizu.

GAZTERIAREN EUROPAR ATARIA

Atari hau Europako Batzordearen ekimena da eta Europako edozein herrialdetan ikasteko dauden aukera ezberdinak biltzen ditu. Besteak beste:

Aula mundial: mundu mailako informazioa, ikastetxeak, ikasleentzako zerbitzuak, herrialdeen informazio praktikoa.

Enic-Naric.net Ikasketa eta lan koalifikazioak. Ikasketa eta lan arloan mugikortasuna, atzerrian koalifikazioak onartzeko prozedurak.


EuroEducaciσn: Europako herrialde guztietako hezkuntza sistemen gida. Lehen eta bigarren zikloko ikaskeentzako interesgarria.

Hobsons. Munduko edozein herrialdetan ikasteko ikastaroak, nazioarteko programak, hizkuntza zentruak. Europako goi mailako erakudeen informazioa.

Europar Batasunean tituluen onarpena, kredituen transferentzia sistema (ECTS), NARIC sistema, ...

PLOTEUS

Ploteus ataria asmoa da Europan ikasteko informazio egokia bilatzen laguntzea. Nazioarteko ikasleei zuzendutako informazio zabala: lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza edo goi mailako ikasketak, lana ikasleentzako, ikasle bizitzaren kostua Europan, truke programak eta bekak, herrialdeetako informazioa, ...

DBH eta BATXILERGOA ATZERRIAN

Bigarren Hezkuntzako ikasleek atzerrian ikasteko, abegi-familia batean bizitzen.

Ikasturtea atzerrian igarotzeko eskaintza egiten duten agentziak. Zerbitzua ordaindu egin behar da.

INFORMAZIO GEHIAGO HERRIALDEKA


Alemania
Madrilgo Goethe Institutuko Truke Akademikorako Zerbitzuak (DAAD),  Alemanian egin daitezkeen goi-mailako ikasketei buruzko informazioa ematen du: unibertsitateko ikasketak, doktoregoak eta graduondokoak, udako ikastaroak...

Frantzia
Madrilgo Institutu Frantsesa
Frantzian egiten daitezkeen goi-mailako ikaskten inguruko hainbat informazio: unibertsitate ikasketak, tituluen onarpena Frantzian eta Espainian, frantzes ikastaroak, gidaliburu praktikoa...

Italia
Madrilgo Italiako Gobernuaren Kulturako Italiar Institutua: unibertsitateak, ikastetxe pribatu eta publikoak, Arte eskolak, zine-eskolak, sukaldaritza eskolak, moda eta diseinu eskolak....

Suedia
Suediako Goi-Mailako Agentzia: unibertsitateak, sarrera baldintzak, matrikulak.

HIZKUNTZAK ATZERRIAN


ASEPROCE  irabazi asmorik gabeko elkartea da, atzerriko ikastaroak antolatzen dituzten enpresen kalitatea eta profesionaltasuna bermatzeko asmoz sortua. Informazioa eta aholkularitza ematen dute, hizkuntzak atzerrian ikasteko aukera ezberdinak ematen ditu; beka bidez, lan eginez, bidaiatuz...  


Atzerriko egonaldia eta ikastaroak prestatuko dizkizuten agentzien aukeraketa bat erabilgarri izango zaizu, Gipuzkoan, Euskal Herrian edo Estatuan egoitza duten agentziak.

NAZIOARTEKO UNIBERTSITATEAK

Braintrack.com eta universia.net atariak mundu osoko unibertsitateak biltzen ditu, herrialdeka banatuta, nazioarteko unibertsitateen helbideak, eskaintzak, ikasketak,... jakiteko.


 

LAN EGIN

Atzerrian lan egitea esperientzia aberasgarria izan daiteke; harreman eta esperientzia berriak bizitzeko aukera izango duzu, baina batez ere zure curriculuma osatzen lagunduko dizu,eta etorkizuneko lan merkatuan ate asko zabalduko dizkizu.

Europako Batasuneko herrialdeen kasuan, europar hiritarra zaren aldetik, aske ibiltzeko eta edozein herrialdetan lan egiteko eskubidea duzu.

Lana bilatzeko hainbat aukera dituzu: zure kontu lana bilatu edo horretarako prestatuta dauden enpresa/agentziak erabili. Azken kasu hauetan, kontuan izan behar duzu zerbitzua ordaindu egin behar dela.

 

ZURE KONTU LANA BILATU

Zure kontu lana bilatu nahi baduzu, lan eskaintzak bilatu beharko dituzu, beharrezko tramitazioa egin eta lana eskaintzen dutenekin zuzenean harremanetan jarri beharko duzu. Honetarako hainbat aukera dituzu hemen:

 

EURES (Europako Enplegu Zerbitzua)


EURES Europar Ekonomi Elkarteko herrialdeetako enplegu zerbitzu publikoek osatzen duten sarea da. Bertan, beste herrialdeetan lan egiteko beharrezko informazioa eta  aholkularitza ematen dute. Lana bilatzen ari denari aukera ematen dio lan-agentzia nazionaletan agertzen diren plaza hutsak kontsultatzeko. Informazio hori denbora errealean eguneratzen da etengabe. Informazioa Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan dago.

EURES atarian besteak beste aurki dezakezu:
• Lan eskaintzak, sektoreka eta herrialdeka sailkatuta.
• Zure curriculuma jartzeko datu basea.
• Curriculumak osatzeko inprimakiak, hainbat hizkuntzatan.
• Herrialdeetako enplegu zerbitzuak.
• Bizitza eta lana atalean, ostatu eta ikastetxeak aurkitzeko baliabideak, bizi-kostua, osasuna, gizarte-legedia, kualifikazioen bateragarritasuna.

Eures Gidak: herrialde guztien gidak aurki ditzakezu, informazio praktikoa biltzen dituenak.

GAZTERIAREN EUROPAR ATARIA


Atari hau Europako Batzordearen ekimena da, gazteei ahalik eta informazio zabalena eskura jartzea da helburua. Bertan aurkituko duzu besteak beste langileen eskubide eta betebeharrak beste herrialdeetan, lana bilatzean aurki ditzakezun ezberdintasunak, lan sustapena, legedia, lan baimenak, gidak, gizarte segurantza, kualifikazioak, tituluen homologazioa, lana nazioarteko erakundeetan, ...
Hainbat atal daude bereiztuta, herrialdeka bilaketak egiteko: praktikaldiak, lana bilatu, lana udan, au-pair...

EUROPASS 

Europass dokumentu dossier bat da, norberaren titulazio, ziurtagiri eta gaitasunak era argi eta errazean jakinarazten laguntzen duena. Helburua da ikasle eta langileen mugikortasuna erraztea, heziketa edo lan eskaintza baten aurrean.

Bost dokumentu dira:

Curriculum Vitae – norberak egin dezake.

Hizkuntza Pasaportea – norberak egin dezake.


Titulu/Ziurtagiriaren Gehigarria – dagokion administrazioak egin behar du.

Goi-titularen Gehigarria – dagokion administrazioak egin behar du.

Mugikortasun dokumentua – dagokion administrazioak egin behar du.

 

AGENTZIAK


Zure kontu lana bilatu beharrean, gurago baduzu, badaude agentzia eta enpresak lana bilatuko dizutenak. Azkarragoa izan daiteke, eta ardura gutxiago izango duzu, baina kontuan izan enpresa hauen zerbitzuak ordaindu egin behar izaten direla.

Lana atzerrian bilatzen dizuten Euskadiko agentziak.

Au pair agentziak. Euskadiko agentziak.

- Atzerriko agentziak.


 

EUROPAR PROGRAMAK

ERASMUS

Erasmus unibertsitateen arteko ikasle-trukeen munduko programarik garrantzitsuena da. Helburu nagusiak dira tolerantzia espazio bat sortzea, kultura arteko elkarrizketa sustatzea,  gazteengan "europar" mentalitatea bultzatzea... Gainera, mugikortasuna errazten du, bai ikasteko unean zein lan egiteko unean ere.

Nork har dezake parte Erasmus egitasmoan?
• Goi mailako eta 3. mailako lanbide heziketako ikasleak.
• Praktiketako ikasleak.
• Irakasleak eta goi-mailako hezkuntza erakundeetako eta enpresetako langileak.

Mugikortasunerako beka hauek eskatzeko dagokion unibertsitatean egin behar da eskaera.

LEONARDO DA VINCI

Leonardo,  gazteak Europako enpresetan praktikaldiak egiteko programa da. Gazteek prestakuntza-egonaldi bat egin dezakete Europako Batasuneko beste herrialde batean, baldin eta egonaldia dagokion urteko deialdian onartutako mugikortasun-proiektu baten barruan kokatzen bada eta proiektu hori lanbide-heziketari lotutako erakunde batek aurkeztu badu.

Pertsona fisikoak ezin dira aurkeztu programara zuzenean, baina zeharkako onuradun izan daitezke, erakunde ezberdinek aurkezten dituzten proiektuetan izena emanda, ikastetxeak esaterako. Proiektuak aurkezten dituzten beste erakundeak:

Confebask

Novia Salcedo Fundazioa

GAZTEAK EKINEAN

5 eta 28 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, nahiz eta egintza batzuk 13 eta 30 urte bitartekoentzat ere irekita egon.
Helburu nagusia Europako Batasunean, gazteen arloan, lankidetza sustatzea eta babestea da. Horretarako, bizitza publikoan gazteen partaidetza bultzatu nahi da.
 
Gazteak Ekinean programak bost ekintza izango ditu:
• 1. ekintza: Gazteak Europarekin.
   o 1.1 Gazteen trukeak.
   o 1.2 Gazte-ekimenak.
   o 1.3 Gazteak eta demokrazia proiektuak
• 2. ekintza: Europako Boluntario Zerbitzua.
• 3. ekintza: Gazteak Munduarekin.
• 4. ekintza: Gizarte-hezkuntzazko animatzaileak eta laguntza-sistemak.
• 5. ekintza: Lankidetza politikoarekiko laguntza.

COMENIUS

Comenius programa haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan zentruen arteko mugikortasuna eta lankidetza bultzatzeko programa da. Ikastetxeen arteko trukeak, irakasleen formakuntza edo etorkizuneko irakasleen formakuntza biltzen ditu.

GRUNDTVIG

Programa honek helduentzako heziketa iraunkorra bultzatzen du, eta heziketa formala, ez formala, informala, eta autoikasketa biltzen ditu. Ikasle eta irakasleen mugikortasuna bultzatzen du.

INFORMAZIO ZABALAGOA

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak kudeatzen du Gazteak Ekinean programa, Gazteriaren Institutuarekin (INJUVE) batera.

Kontaktua.

BIDAIATU

Atzerrira bidaiatzera joateko asmoa baduzu, informazio praktikoa aurkituko duzu webgune honetako BIDAIATU atalean.

LOTURAK

Gazteriaren europar ataria. Ikasketak, lana, elkartrukeak, turismoa, gazteentzako atari interesgarriak. Ikasi eskolan, unibertsitatean, lanerako, hizkuntzak, heziketa ez formala
http://europa.eu/youth/index.cfm?l_id=es


Europar Batasuna. Guztia (erakundeak, legedia, datuak, argitalpenak...) europar batasuneko herrialdeetan lan egiteko, bizitzeko, ikasteko, bidaiatzeko. http://europa.eu/index_es.htm


Tu Europa. Europar Batasunaren gaineko eskubideak, aukerak. Informazioa Europan lan egin, ikasi, bizi edo bidaiatzeko. http://ec.europa.eu/youreurope/index_es.html

Ploteus. Nazioarteko ikasleei zuzendutako informazio zabala: lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza edo goi mailako ikasketak, lana ikasleentzako, ikasle bizitzaren kostua Europan, truke programak eta bekak, herrialdeetako informazioa, ... http://europa.eu/youth/news/index_950_es.html


Europar Programak. Erasmus, Leonardo, Comenius... http://www.oapee.es/oapee/inicio.html

IKASI


Nazioarteko unibertsitateak http://www.braintrack.com/

Nazioarteko unibertsitateak http://www1.universia.net/CatalogaXXI/C10032PPESII1/INDEX.HTML

Nazioarteko heziketa. Dohaneko gida, beste herrialde batean ikasi nahi dutenentzat informazioa, aholkuak, aukerak. Unibertsitateen gida, bilatzailea, ikasleen perfilak,...
http://www.intstudy.com

EduPass. Estatu Batuetara lizentziatura, doktoregoa edo lanbide heziketa ikastera joan nahi duten ikasleentzat.
http://www.edupass.org/finaid/databases.phtml


Aseproce. hizkuntza ikastaroak, ikasturtea atzerrian... http://www.aseproce.org/

LANA

Emancipaciσn Jσven. Eskubideak, lanerako baliabideak, titulazioen homologazioa, lan esperientziaren konbalidazioa, ... http://www.emancipacionjoven.es/index.php?id=642


Eures. Europako herrialdeen enplegu zerbitzuen ataria. http://europa.eu.int/eures/home.jsp?lang=es


Eures gidak. Herrialdeen informazio praktikoa. http://www.inem.es/inem/ciudadano/empleo/eures/trabajadores/eures_TRAB02.html

Lan bilatzaileak:


• http://www.eurosummerjobs.com  Europan.
• http://www.jobs-in-europe.net  Europan sektoreka
• http://www.voovs.com munduan
• http://www.summerjobs.com/do/where
• http://www.anyworkanywhere.com

Sektoreka:

• http://www.achus.info/parques/directory.asp Parke tematikoak.
• http://www.cruiselinejob.com kruzeroak.
• http://www.hacesfalta.org lan bolondresak eta ordaindutakoak.
• http://www.iapa.org au pair herrialdeka.
• http://www.aupairsearch.com/ au pair.
• http://www.europa-pages.com/au_pair/index.html agentziak.
• http://www.kibbutz.org.il/eng/welcome.htm  kibbutz-en
• http://www.languagejobs.org/lj/_es/ itzultzaileak eta hizkuntza...
• http://www.oscars.li ostalaritza.
• http://www.reliefweb.int/vacancies gizarte gaietan.
• http://www.seasonworkers.com/fe/skijobs/ eski estazioak.
• http://www.traveljobsearch.com/ bidaiak.
• http://www.saa.org arkeologia eta zaharberritzean.

Herrialdeka:

AEB
• http://www.careercity.com lurraldeka.
• http://www.aupairamerica.co.uk au pair.


Alemania
• http://www.arbeitsagentur.de enplegu zerbitzu publikoa.
• http://www.aupair-europa.de au pair
• http://www.bza.de lan enpresen elkartea.

Australia
• http://www.careerone.com.au

Austria
• http://www.job-direct.co.at
• http://www.ams.or.at/neu/1136.htm au pair.

Belgika
• http://www.tracegroup.be aldi baterako lan agentzia publikoak
• http://www.federgon.be aldi baterako lana

Britainia Handia
• http://www.forolondres.com Londresen
• http://www.agencycentral.co.uk agentziak eta webguneak
• http://www.flyandwork.com ostalaritza, informatika, osasuna...
• http://www.fruitfuljobs.com nekazaritza
• http://www.kingscamps.org/holiday%2Djobs udalekuak.
• http://www.artsjobsonline.com kultura.
• http://www.christiescare.co.uk gizarte lana

Danimarka
• http://www.seasonalwork.dk denboraldiko lana
• http://www.workimport.dk
• http://www.skijob.dk eski estazioak

Errusia
• http://www.hro.ru

 Frantzia
• http://www.anpe.fr hotelak, nekazaritza
• http://www.agriplanete.com baserrietan
• http://www.rhonealpesjob.com Alpe inguruetako lana.
• http://disneylandparis-casting.com Euresek bideratzen du.
• http://www.ufaap.org au pair

Grezia
• www.ninemuses.gr au pair.

Holanda
• http://www.eurocamp.nl udalekuak

Irlanda
• http://www.hoteljobs.ie  hotelak.
• http://www.3rd-level.com tituludunentzat

Islandia
• http://www.nordjobb.net/dk/

Italia
• http://www.comune.torino.it/infogio/lavoroest/index.htm

Kanada
• http://www.allcanadianjobs.com

Liechtenstein
• http://www.aha.li/

Luxemburgo
• http://www.doit4you.lu ikasleentzat
• http://www.luxinterim.lu

Norvegia
• http://www.nordjobb.net/dk/

Portugal
• http://superemprego.sapo.pt/pt/index.html

Suedia
• http://www.sommarjobb.se/

Albisteak


Arrasateko Gazte Bulegoa | Biteri kalea 3 | 20500 Arrasate, Gipuzkoa | tel: 943 252065